XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

paraditsu. Stevie Wonder eta Kaxianoren zerua.

parkinson. Aparkalekuetako estresak eragiten duen gaixotasuna.

parodya. Gurutze Gorrikoek, beste erakunde batekoak imitatuz, egindako antzerki burlosoa.

parreta. Hormari atentzio handiz begiratzea.

parrokodromo. Elizako nagusia zortzi miletara joateko entrenatzen den tokia.

partxiza. Arau eztabaidagarriak dituen jokoa.

Zenbaiti ez zaio ondo iruditzen galtzailearen gainera maskuria hustu behar hori.

pasator. Frontoietako lurreko bigarren marratik harantzago bizi den animalia itsu zulogilea.

pastakeria. Jatetxe italiar horretan zortzi mila pezeeta kobratu zizkidaten makarroni normal-normalengatik!